martes, 17 de agosto de 2010

Puntetan eguzkitan.

Egunpasa Hondarribi inguruetan Bilboko pixukidekin eta Pasai Donibaneko puntetako eskalada gunea ezagutzeko gogoak nituenez bertara joan ginen.

Eskalada eskola txikitxua, leku oso politan dagoena baina portuak eta honen inguruan dagoena itsusitzen duena, hala ere, hemendik denbora gutxira askoz okerrago ikusi dezakegu, superportuari esker.

18 metro inguruko 23 lerro, kimikoekin ekipatuta. Arroka hareharria da, batzutan txarra baina formazio oso ikusgarriak dituena.

Hona hurbiltzeko, Pasai Donibane herria zeharkatu behar dugu eta itsasorantz abiatu, kala txiki bat inguratzen dugu eta aurrera jarraitzen dugu eskalatzeko tokia aurkitu arte.

Argazkitxo batzuk: ...




Apretale Korta!

Aitzol Gruyere gazta batean eskalatzen.

Apretando lo justo.

Korta eta Eneko.

San Juan Puntak beste aldetik ikusita eta bideak markatuta (Iturria: Club Vasco de Camping)

No hay comentarios:

Publicar un comentario