miércoles, 2 de febrero de 2011

Arico Climbing, Tenerife

Ikasbidaian baita ere eskalatzeko aprobetxatu genuen eta irlako hegoaldera abiatu ginen Arico-ko eskalada eskola ezagutzera. Zona oso polita, Arico herritik iparraldera aurkitzen dena, Teideko magalean. Ortizeko arroilan kokatuta dago Tenerifeko eskolarik handiena, 200 bide inguru dituena.

Arroka bolkanikoa, Teideren aintzinako erupzio batean sortutako kolada desgasifikatu baten higaduraren ondorioz sortzen da txoko hau.

Gida eta krokisik gabe, jendeari galdetzen, ordutxo batzuk gustora eskalatu genituen, eguzkitara kamisetarik gabe, otsailean.




1 comentario:

  1. Freakys! os podiaís haber currado la norte del Teide o que ??, cada cosa en su época. Vas allí alquilas unos pinchos en la tienda de abajo y tita a pasar frio en las Canarias. La próxima a Kalymnos...

    ResponderEliminar