viernes, 28 de enero de 2011

Tenerife

Ikasbidaia Tenerifen, 9 egun, denetarik duen irla hontan. 11 geologo freak, geologikoki oso aberatsa den leku hontan arrokak ikusten, garagardoa edaten eta lekuak ezagutzen.

Hemen, argazkitxo batzuk:


Punta Teno bidean. Irlako ipar mendebaldeko infraestrukturetatik ihesan.

Punta Tenon, bidaiako lehendabiziko bainua hartzen, urtarrilan.

Los Gigantes itsaslabarrak punta Teno-tik.

Otsailak 2, asteazkena Teide ikustera joan ginen. Berez, aurreko egunean Buenavista refugiora igo behar ginen hurrengo egunean egunsentia gailurretik ikusteko. Eguraldia ona zen, baina izotz asko zegoen eta gailurra "ixten" dute. Mundu guztia egiten duena egin genuen, 25 eurazo ordaindu teleferikoz igotzeko eta gailurratik 200 metrotara gelditu, 3500 metrotan. Ikuspegi paregabea, baino estafa sentsazioa nahiko handia da, ezin zara balkoi txiki batetik atera, txankletekin igotzen diren Alemanez inguratuta.

Teideko iparraldeko aldea, elurtuta.

Teide eta Roques-eko panoramika, parador nacionaletik (orain arte hartu dudan kaferik txarrena eta garestiena)

La Catedral, eskalada zona. Eskalatzaileak ikusten dira rapelatzen.

El puertito de Guimar-en iluntzea.

1 comentario: